Gure elkarteari bolondres bezala, eta/edo zure ekarpen ekonomikoa eginez lagun diezaiokezu.
Boluntariotza
Gure elkartearen oinarrizko balioetako bat elkartasuna da. Horregatik, GIT-etik pertsonek haien komunitatearekiko duten konpromisoa eta lan boluntarioa sustatzen dugu. Hori da gure apostua.
Bolondres talde zabal batek betetzen ditu eskaintzen ditugun zerbitzuetako rol nagusiak: Albaindu eta BadaBideBat. Pertsona hauek gure elkartearen zutabe nagusietako bat dira.
2020. urtetik Entitatearen Boluntariotza Plan bat daukagu, non elkartearen zein bolondresen eskubide eta betebeharrak jasotzen diren.
Hiru modutan egin dezakezu bat gure taldearekin:
- Albaindu-ko bolondres eginez.
- BadaBideBat-eko bolondres eginez.
- Psikologia arloko profesional gisa.
Dei gaitzazu
Zer eskaintzen dizugu?
- Irabazi asmorik gabeko elkarte batean parte hartzea, sufritzen edo bakarrik sentitzen diren pertsonei lagunduz eta haien bidelagun izanez.
- Hasierako formazioa eta formazio jarraia urte osoan zehar, gure komunitateko kideei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitatea bermatzeko.
- Gure bolondres taldearentzat sortutako zaintza espazioak.
- Banakako bidelaguntza, hartuko dituzun deietan zehar suertatuko diren egoerei aurre egiteko segurtasuna eta baliabideak izan ditzazun.
Zer eskatzen dizugu?
- Laguntza harremanen inguruko (jarrerak, ezagutzak eta bidelaguntza emozionala egiteko tresnak) 3-4 hilabeteko hasierako ikastaro teoriko-praktiko bat egin eta gainditzea.
- Disponibilitatea eskaintzea eta hilero egingo ditugun formazioetan parte hartzeko konpromisoa hartzea.
- Sufrimendua eragiten dieten egoerak bizitzen ari diren pertsonak bidelaguntzeko beharrezkoa den ikasketa jarraiarekiko konpromisoa hartzea.
- Astero telefono/txat/WhatsApp bidezko arreta, bi eta lau ordu arteko txanda bat egitea.
- Konpromiso kontratua sinatzea (gutxienez urtebetekoa).
Laguntza eskatzen dutenei laguntzeko aukera ematen dit. Haiek eskua luzatzen dute laguntza eskatuz eta nik heldu dezaket. Guztiok bat izatearen sentsazio hori paregabea da!
Gutxienez tarte batez pertsona bat entzuna, babestua eta ulertua sentitu dela jakitea bi pertsonen artean sortzen den magia dela iruditzen zait. Hain da aberasgarria!
Oso atsegina zait ikustea nire ekarpen txikiarekin deitu duen pertsona lasaiago gelditzen dela eta, gainera, bera entzun izana eskertzen duela.
Oso garrantzitsua da egoten jakitea, itxarotea, bihotza prestatzea eta balizko deia jasotzea.
Previous
Next
Egin bazkide
Bazkide egiteko (izan pertsona fisikoa edo juridikoa) bete formulario hau edo dei iezaguzu 943 42 93 10 zenbakira.
Egingo dituzun ekarpenek % 18ko desgrabazioa izango dute automatikoki PFEZean, Ogasunari inolako ziurtagiririk aurkeztu gabe. Dena den, horrelakorik behar izanez gero, eska iezaguzu eta posta elektroniko bidez edo posta arrunt bidez bidaliko dizugu.
Egin donazio bat
Donazio puntual baten bidez lagundu nahi badiguzu:
Dei iezaguzu
Egiguzu Bizum bat
Zure datu pertsonalak ematen badizkiguzu, egingo dituzun ekarpenek % 18ko desgrabazioa izango dute automatikoki PFEZean, Ogasunari inolako ziurtagiririk aurkeztu gabe. Dena den, horrelakorik behar izanez gero, eska iezaguzu eta posta elektroniko bidez edo posta arrunt bidez bidaliko dizugu.