Gipuzkoako Itxaropen telefonoa 1987an sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eta haren misioa Gipuzkoako edozein herritarri laguntzea da, baldin eta bakarrik sentitzen bada sufrimendu-egoeraren bati aurre egiteko garaian.
“Gara hartan Bikario Orokorra nintzen. Nire bulegora mingarriak eta konpontzen zailak ziren arazoak zituzten pertsonak etortzen ziren. Ez zuten laguntza eskatzen Caritas-en. Laguntza, babesa eta indarra behar zituzten beraien egoerei aurre egiteko. Beste Itxaropen Telefono batzuen berri entzun nuen lehenagotik, baina ez nituen ondo ezagutzen. Gai honek egonezina sortzen zieten hainbat emakumerekin jarri nintzen kontaktuan. Itxaropen Telefono bat hemen martxan jartzeko prest geunden eta Granollersera abiatu ginen kotxez, Kataluniako Itxaropen Telefonoaren kongresu batera. Emakumeak Esperanza Miner, Blanca García eta Hilari Pagazaurtundua ziren. Beraiekin hasi zen dena.
Hasieratik banakako protagonismo guztia ekidin nahi izan genuen. Oso argi geneukan Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa guztion lan solidario bat izango zela. Guztiaren gainetik entzutearen kalitatea eta pertsona bakoitza modu eraginkorrean artatzea zaindu nahi genuen. Arima horrekin jaio zen eta arima horrekin hazi da. Poz handiena eragiten didana da urte hauetan zehar hainbeste jende, isilik eta doan, haien laguntza ematen ikustea da. Oso beharrezkoa da itxaropena ereiteko hardu duten ardura: entzuteak, psikologoak, formazio lanetan lagundu duten pertsonak, antolakuntza, zabalpena… Guzti hauei eskertu behar diegu gaur egun Telefonoa dena. Gure leloa izan da ez dadila egon gipuzkoarrik bakarrik geratzen dena gaindi egiten dion arazo baten aurrean. Beti etorri ahalko du gugana”
José Antonio Pagola.
© Sergio Cuesta
Elkartearen mugarri
garrantzitsuenak
1987
1997
2006
2007
2011
2012
2014
2015
2019
2021
2022
Radio San Sebastian-en Bikaintasun Saria, Eragin Sozialaren kategorian.
Gizarte Balioei DYA Saria.
Lantaldea
ZUZENDARITZA BATZORDEA:
Lehendakaria: Joaquín Fuentes Biggi
Lehendakariordea: Maria Rosario Arteaga Ansa
Idazkaria: Maite Gonzalez Catalan
Diruzaina: Antton Ibargutxi Otermin
Batzordekidea: Xabier Andonegi Mendizabal
Batzordekidea: Ignacio Angel Serras
Batzordekidea: Maribel Pizarro Pacheco
Batzordekidea: Lurdes Maiztegi
Batzordekidea: Maria Aranzazu Arocena
ZUZENDARITZA TALDEA ETA TALDE TEKNIKOA: Psikologiaren arloko 2 profesional eta gizarte-langile 1.
BOLONDRES TALDEA: 25 bolondres inguru eta psikologiaren arloko 4 profesional.
BAZKIDEAK: 90 pertsona inguru.